Hasi da zabaltzen auzoz auzo materia organikoaren gaikako bilketa edukiontzi marroiaren bitartez eta uda aurretik hiri osoan martxan egongo da. Artelatz kooperatibako ingurumen-hezitzaileak Donostiako hondakin organikoen ekoizle berezi guztiak (2.200 establezimendu inguru) pertsonalki bisitatzen ari dira ekimenaren informazioa emanaz eta parte-hartzea sustatuz. Martxoaren 17an hasi ginen bisitak egiten eta 1200 inguru egin ditugu jada, harrera bikaina eta ia erabateko parte-hartzearekin.
Donostiako ekoizle berezien artean materia organikoaren bilketa sustatzeko kanpaina
Api 3, 2014 | Hondakinak | 0 comments