Txotx garaia hasi berri den honetan Gipuzkoako Parketxe Sareak eskaintza berri bat plazaratu du. Sagardogintza eta kultura zein natura uztartzeko bidea ireki du Gipuzkoako bi Parke Naturaletan.
Hernaniko Larre Gain eta Ataungo Urbitarte sagardotegiekin elkarlanean plan hau luzatzen zaio bisitariari: mendi ibilaldi batekin hasten dute ekintza, edota Barandiaran Museoaren bisitarekin Ataungo kasuan, inguruetako kultur-paisaiak eta bertako biodibertsitatea ezagutuz. Jarraian sagardotegira bisita egingo da, sagardoa egiteko prozesua ikusiz, sagastietatik botilatzeraino. Eguna ondo amaitzeko sagardotegi menuaz gozatuko du bisitariak eta nahi adina sagardo edateko aukera izango du!
Izena eman nahi duzu? Ataungo programan erreserba egiteko 943180335 telefonora deitu edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.
Arditurriko parketxearekin harremanetan jartzeko eta erreserba egiteko 943 670637 telefonora deitu edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.
Urte guztian zehar egiteko aukera dago, beraz anima zaitezte!