Urritik aurrera “Gozatu Hernanin: sagardogintza, trikuharriak eta saroiak” eskaintza berria zabalik dago Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak antolatuta Larre Gain sagardotegiarekin batera. Hernaniko kultur ondarea, modu atsegin batean, ezagutzeko aukera izango dugu. Larre-Gain sagardotegia izango da topagune-lekua eta ardatz nagusietariko bat. Jardueraren lehen zatian zailtasun baxuko mendi ibilaldi gidatua egingo dute bisitariek Aiako Harriko parke naturaleko eremuan barrena, Saratsetako leporantz, inguruneko paisaia kulturala zuzenean ezagutuz: saroiak eta trikuharriak dira ondare horren izarrak. Ibilladiak Larre-Gainen izango du helmuga. Jardueraren bigarren zatian sagardogintza izango da gai nagusia. Ibilaldian zehar sagardogintzaren lotutako hainbat arlo landuko badira ere (sagastiak, sagarrondoaren zikloa…), sagardotegia bisitatuz ezagutuko dugu sagardoaren kulturaren funtsa (historia, egiteko prozesua, sagardoaren ezaugarriak…). Garai bakoitzak eskaintzen dituen aukerak baliatuko ditugu sagardogintzaren lanak ezagutzeko (sagar-jotzea, botilaratzea…)
Guztira 3 ordu inguruko jarduera izango da. Hasiera batean, ibilaldiak 2 ordu inguru emango du eta sagardotegiaren bisitak ordu bat. Beti ere, taldearen behar eta ezaugarrietara egokitzeko aukera izango da. Bisita hau herritar guztieti zuzendua dago.
Jarrain, sagardotegiko ohiko menua dastatuko da (bazkaria zein afaria)
ESKAINTZA-EPEA
Urriak 19, 26 (larunbatak): goizez eta arratsaldez
Azaroa, abendua, urtarrila: asteartetik igandera, goizez, aurrez erreserba eginaz eta gutxieneko taldea osatzen bada (20 pertsona).
Otsaila-Iraila: goizez zein arratsaldez, asteartetik igandera, aurrez erreserba eginaz eta gutxieneko taldea osatzen bada (20 pertsona). Igandeetan ez da afaririk ematen.
PREZIOA
Guztia barne: 33 €.
Eskaintza itxia da (ibilaldia+bisita+bazkaria/afaria).
Informazio gehiago:
943 49 50 69 / 943 55 58 46
arditurri@gipuzkoamendizmendi.net
www.gipuzkoamendizmendi.net