Beste urte batez Artelatz Ingurugiro Kooperatibak Lasarte-Oriako Mugikortasun Astea antolatzen laguntzen du Lasarte-Oriako Udalarekin batera. Atzo mugikortasun parkeari hasiera eman genion Okendo plazan eta gaur, aldiz, “Kalea oinezkoentzat” ekintza plazaratuko dugu. Arratsaldeko 16.30tan hasita segway zirkuitua abian jarriko dugu eta jolasak antolatuko dira Kale Nagusian. Egitarauren barne, aipatzekoa da biharko Bizikleta festa non bizikleta martxa eta bigarren eskuko bizikleten merkatu txikian parte hartzeko aukera izango duzuen. Ederto pasatzeko aukera izango duzue eguraldiak laguntzen badu parte-hartze haundia espero dugu. Udaletxetik eta Artelatzetik deialdia luzatzen dugu parte hartzeko eta dibertitzeko. Atzoko ekintzak haurren gustokoak izan ziren parte-hartzea ikusita, taldeetan banatuta herri kirolak egin dituzte sokatira, lokotxak, txingak, gizon proba eta sega besteak beste. Gainera, ONCEk kudeatutako ibilbiden parte hartu zuten haurrek begiak itxita bastoiz baliatuz
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- Gaueko hegazti harraparien bila Zegaman 2024/11/21
- Etxeko konpostajea aurrera doa Bidasoa Behereko eskualdean 2024/11/21
- “Birziklatu” 2024/11/21
- Ondo pasa Gabon jaiak! 2023/12/20
- Europako natura-parkeen eguna Gipuzkoako parketxeetan 2023/05/16