1994. urtean Tolosako Ingurumen Zentroan hasi ginen lanean ingurumen-hezkuntzan murgilduz Zuloaga Txiki etxaldean (Tolosa). Geroztik, zentroaren eboluzioak Tolosa herrian eta Tolosaldean erreferentea bilakatzera eraman gaitu eta, besteak beste, Eskolako Agenda 21 programak, nazioarte mailan izendatutako egun eta aste ezberdinen kontzientziazio lana, herritarren parte hartze prozesuetan dinamizazio lana… jorratzen ditugu. Zorionez Tolosako Udalak gugan duen konfiantza berretsi egin du eta beste lau ikasturtez lanari ekingo diogu poz handiz!!! Udako bueltan elkar ikusiko dugu, ondo izan!
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- Gaueko hegazti harraparien bila Zegaman 2024/11/21
- Etxeko konpostajea aurrera doa Bidasoa Behereko eskualdean 2024/11/21
- “Birziklatu” 2024/11/21
- Ondo pasa Gabon jaiak! 2023/12/20
- Europako natura-parkeen eguna Gipuzkoako parketxeetan 2023/05/16