Guztira 1.606 familiek materia organikoa edukiontzi marroietan uzteko sustatzen duen kanpainan izena eman dute. Artelatz Ingurugiro Zerbitzuen Kooperatibak kudeatu du Enkarterriko Mankomunitatea eta Bizkaiko Foru Aldundiaren kanpaina. Biztanleriaren ehuneko 16,00ak ingurumena zaintzeko ardura hartuko duela erakutsi du, bilketa berri honetan parte hartuz. Maiatzaren erdialdean hasi eta hilabetearen bukaera arte egon dira banatzen materia organikoa biltzeko behar den kit-a –hau da, giltza, poltsa konpostagarriak eta 10 litroko edukiera duen ontzi berezia- eskualdeko zenbait puntuetan. Enkarterriko arduradunek asko eskertu dute bizilagunen parte-hartzea eta adierazi dutenaren arabera, hasiera batean jarritako aurreikuspenak gainditu dituzte. Beraz, birziklatzearen alde udazkenean antzeko kanpaina abian jarriko dute lehenengo fase honetan parte hartu ez duten bizilagunei aukera berria emateko.
Enkarterriko eskualdeko 1.600 familiek edukiontzi marroia erabiltzeko kanpainaren lehenengo fasean parte hartu dute
Eka 3, 2013 | Hondakinak | 0 comments