Otsaiaren azkenengo asteburuan “Lur-azpiko argazkigintza” ikastaroa kudeatu genuen Artelatzen Arditurriko meategietan, Aiako Harria Parke Naturalean. 10 bat lagunek parte hartu zuten Gipuzkoako Parketxe Area Fundazioak eta ModoBulb-ek antolatuta. Oraingo honetan Antxon Elorza eta Luis Nieto argazkilari profesionalak izan ziren ikastaroa berezia emateko arduradunak. Goizeko 9.30etan hasi zen meategiari buruzko historia azaltzen duen ikus-entzunezkoarekin eta ondorengo gaiak landu zituzten: meategiko baldintzek nola eragiten duten argazki bat ateratzeko garaian; iluntasuna eta hezetasuna; kameraren konfigurazioa; nola neurtu argia nola; fokatzea; argiztapena eta taldean ateratako argazkiak. Kontzeptu teorikoak jorratu ostean meategira sartu ziren erromatarren garaitik ustiatuak izan diren meazuloak bisitatuz. Meategia sakonean bisitaren zati bat egin zuten argibide teorikoak praktikan jartzeko. Parte-hartzaileak behar bezala ekipatu ziren segurtasun-kaskua, reflex kamera, kanpo-kliskagailua, tripodea, lentea garbitzeko zapia eta linterna eraman zituzten.

Arditurriko Parketxeari buruzko informazio gehiago eskuratzeko:

Informazioa eta erreserbak:

943 494521/ 943 495069

arditurri@gipuzkoamendizmendi.net

info@modobulb.es

www.gipuzkoamendizmendi.net