Konpostatzea da etxeko hondakinak prebenitzeko neurri eraginkorrenetako bat. Txingudiko Zerbitzuak erakundeak 25 urte daramatza etxean konpostatzea sustatzen erabiltzaile potentzialen artean; izan ere, konpostagailu batekin konpostatzeko, baratze edo lorategi bat behar da. 25 urte hauetan hainbat jarraipen eta kaptazio kanpaina egin dira etxe-inguruan sortzen diren hondakin organikoak konpost bihurtzen dituzten etxebizitzen kopurua handitzeko. 2024an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren laguntzarekin, Txingudiko Zerbitzuak erakundeak 2019tik egiten ez zen kanpaina bat berrargitaratzea erabaki zuen, nahiz eta bere webgunean kanpaina honetan parte hartzeko eskaera egiteko aukera beti indarrean egon.
Kanpainaren hasieran, 688 familiak konpostatzen zuten aldez aurretik, eta helburua da 100 familia berri lortzea, bai eta egungo datu-basea eguneratzea eta konpostatzen dutenei presentzialki eta telefonoz inkesta txiki bat egitea ere, jakiteko ea kanpainan alta emanda jarraitu nahi duten, zertan erabiltzen duten lortutako konposta jakiteko, nork kudeatzen duen etxean etxeko konpostajea, ea beharrezkoa den egoera txarrean dauden konpostagailuak berritzea eta ea bisitatzea nahi duten arazoren bat konpontzeko.
Kanpaina amaitzeko, erabiltzaile berriak trebatuko dira ordubeteko ikastaro batekin. Ondoren, konpostagailua, aireztagailu bat eta konpostatze-gida bat banatuko dira doan. Aste gutxi barru jakingo dugu zenbat familiak konpostatzen duten Bidasoa Behereko eskualdean, eta askoz gehiago izatea espero dugu.