Maiatzaren 24an Europako natura-parkeen eguna ospatuko da, EUROPARC federazioaren ekimenez. Egun berezi honi merezi duen garrantzia emateko, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak orientazio jolasak antolatu ditu Gipuzkoako lau natura-parkeetan maiatzaren 27an nahiz 28an. Jarduerak familian edo taldean egiteko atonduak daude, doakoak izango dira eta familia edo talde guztiek opari bana jasoko dute bukaeran.

Iturraranen 27an, larunbatez, izango da orientazio jolasa eta gainetiko parketxeetan 28an, igandez, toki guztietan goizeko 11tatik aurrera. Izena ematea ezinbestekoa da. Askotariko gaiak izango dituzte ardatz: Intxisuak (Arditurri, Oiartzun), landaretza (Iturraran, Aia), mitologia (Barandiaran museoa, Ataun), basoa (Anduetza, Zegama), animaliak (Arantzazu, Oñati).

Urteurren honek duela mende bat baino gehiago Suedian Europako lehen parke nazionalak izendatu izana gogorarazten du.

Informazio xehatua jasotzeko, jo gipuzkoanatura.eus web orrira.