Olentzerok ez dio hutsik egin Anduetza parketxearekin daukan hitzorduari. Jasotako eskaera-zaparradari erantzuna emate aldera, abenduko bederatzi egunetan gurekin egotea lortu dugu. Hori bai, aurtengoa berezia izaten ari da: musukoa kendu gabe dabil eta baita hurbiltzen diren bisitari guztiak ere; talde txikiagoetan antolatu dira saioak eta Olentzeroren kontakizunaren osteko talo tailerra egiteko, unitate familiarrak errespetatzen ari dira, bakoitzari mahai bat emanaz eta horrela, segurtasun-distantziak mantenduz.
Hala eta guztiz ere, ekitaldiak ez du bere magia galtzen eta pozez txoratzen hartzen dute parte haurrek. Eskerrik asko hurbildu zareten guztioi!