Erakusketa ibiltari bat da, etxebizitzetako saneamendu sarearen erabilpen egokiaren inguruan herritarrak sentikortzea helburu duena, batik bat komun eta harraskatik hondakin solidoak botatzeko ohitura txarrek eragindako arazoak aintzakotzat hartuz, esaterako toallita hezeak, gantzak eta olioak, materia organikoa eta kutsatzaile emergenteak (sendagai eta etxeko produktu toxikoak).
Aclima, Basque Environment Cluster-ek babesten duen ekimena da, non Euskadiko uren partzuergoak aurkitzen diren. Erakusketa azaroaren 1ean abiatu zen Bilbon, baina irekiera ofiziala Irunen gauzatu zen, Txingudi Zerbitzuen eremuan, azaroaren 18an, Saneamenduaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Euskadi guztiko uraren ziklo osoaren kudeaketaren inguruan lan egiten duten politikari eta teknikoak bertaratu ziren aurkezpenera. Gasteizen eta Donostian ere egon gara eta urte hasieran Gernika eta Durangon egotea aurreikusten dugu.
Erakusketa autogidatua izateko prestatua dago eta bisitaria modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen duten baliabideak erabiltzen ditu, esaterako, panel birakariak, bideoak, puzzleak, komikiak, QR kodeak, sare sozialak, etab. Harrera oso ona izaten ari da, hilabete honetan EXPORETRETE-tik 10.000 pertsonatik gora igaro dira dagoeneko. Adin guztietako publikoa eta baita ikastaldeak ere hurbildu dira hondakin hauek saneamendu sarean eragiten dituzten ingurumen arazoak eta arazo ekonomikoak gertutik ezagutzera, eta era berean, ohitura osasungarriagoak, arduratsuagoak eta jasangarriagoak bereganatzera.