Bigarren urtez, Tolosako haurrei herria nola bizi nahi duten azaltzeko aukera eman zaie Haurren Hiria egitasmoaren bitartez. Proiektu hau jarraitua denez, hau da, urtez urte lantzen denez, urtero gazte belaunaldi berri bat sartzen da partaidetzara.
Haurren Hiriako kontseilua LH3 eta LH6 bitarteko 45 gaztetxoek osatzen dute eta aurtengo gai nagusia aisialdia izan da, bost saioetan aisialdiarekin loturiko askotariko arloak landu dituztelarik. Egitasmoari amaiera emateko, azken saioan udalbatzari proposamenez beteriko ekarpenak egin zizkieten. Haur, guraso eta politikariek dinamika ezberdinen bitartez (jolasak, bertsoak, antzerkiak…) agendarako ideiak landu zituzten. Saioari amaiera emateko, haurreko ikasturtean landutako guztia antzezlan baten bidez azaldu zuten eta zer nolako Tolosa amesten duten bertsotan abestu zuten. Eguna borobiltzeko, txokolatada eta dj emanaldia eskaini zuten gerturatu zen ororentzat.