Txingudiko Zerbitzuakek ZiSare Txingudi programa jarri du abian lehen aldiz eskualdean, eta haren helburuak dira, alde batetik, ingurumenaren eta hondakinen kudeaketaren alorretan ikasleak sentsibilizatzea, eta bestetik, autokonpostajearen metodoa ezagutzera ematea bere alderdi guztietan, konpostagailu baten mekanika nahiz konposta egiteko materia deskonposatzen duten mikroorganismoak ezagutu ahal izateko. Guztira 25 lan talde osatu dira eta 500 ikaslek hartzen dute parte, kopuru ona lehen edizioa dela kontuan hartzen badugu.
Artelatzeko ingurumen hezitzaile batek laguntzen du programa aurrera eramaten, laguntza osoa eskaintzen baitu konpostagailua lorategian jartzen den unetik hasita, tresnak erabiltzen ikasteko eta prozesua ulertzeko programatzen diren tailerretan eta saioetan, laborategia barne. Sortzen den gai organikoa edo konposta ikastetxean bertan dauden berdeguneetan edo lorategietan erabil daiteke gero.
ZiSare Txingudi programaren aurkezpena Irungo La Salle ikastetxean