Txingudiko Zerbitzuakek urteak daramatza Behe Bidasoako biztanleriaren artean etxeko konpostajea bultzatuz eta azken urteetan ehunka familien parte-hartzea lortu da.
Otsaila eta urria bitartean, konposta egiten duten familiei zuzenduriko jarraipen aholkularitza zerbitzua jarriko da martxan. Zerbitzu honek familien eskura aholkularitza zerbitzu iraunkor bat jartzea du helburu eta proiektuaren jarraipen bat egitea, gaur egungo parte-hartzea mantenduz eta familia berriak gehitzea lagunduz.
Jarraipen hau garatzeko, konpostaje teknikari bat konposta egiten duten familia guztiekin jarriko da harremanetan telefonoz urtean behin. Galdeketa labur bat egingo zaie hautematen diren arazo eta zalantzetan aholkatzeko, arazoak zuzenean telefonoz konpontzeko edo telefonoz konponezinak diren kasuetan, bisita bat hitzartzeko.