Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak elkarlanean egitarau berezia prestatu dute 2015ko udarako Aiako Harria Natura Parkean (Natura 2000 Sarea). Jarduera guztiak Listorretako aisialekuan burutuko dira, Errenterian.
- Abuztuak 8, larunbata: Aizpitarteko lehen gizakiak. Historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak
- Abuztuak 22, larunbata: Saguzarrak hurbiletik Kiko Alvarezekin.
- Abuztuak 29, larunbata: Aizpitarteko kobetara irteera (hastapen maila 2)
- Abuztuak 30, igandea: Aizpitarteko kobetara irteera
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net / 943 495069 / 688 895 068.
Bestetik, Anduetza Parketxeak (Zegama) abuztuaren 15erako San Adrian igarobidera ibilaldi gidatua antolatu du. Bertan, arkeologoak lanean bertatik bertara ikusi ondoren, igarobidearen historia ezagutzera emango da, Historiaurretik hasi eta XX. gizaldian bukatu arte.
Informazio gehiago: 943 80 21 87 / anduetza@gipuzkoamendizmendi.net