Urtero bezela, ekaineko bigarren larunbatean bigarren eskuko Donostitruk merkatu berezia antolatu genuen Donostian bizikleta eta mugikortasun iraunkorraren inguruan. Arrakasta handia izan zuen, guztira 153 bizikleta utzi zituzten herritarrek, horietatik 105 salduz. Gainera, mugikortasun iraunkorrarekin lotutako beste 64 objektu ere jaso ziren Gordailu-salmenta zerbitzuan. Bisitari ugari hurbildu ziren eta erabilitako bizikletak erosteko edo saltzeko aukera paregabeak egon ziren.
Donostiako Udala, DSS2016, Kalapie eta Artelatz-en lankidetza emankorra izan zen beste behin ere. Donostitruk zabalik izango duzue hileko bigarren larunbateko D2016 eraikinean, hurrengo merkatuak: uztailak 11 eta abuztuak 8.