Gasteizko Jolas-Jaialdia ekainaren 22tik 27ra ospatu da eta egun horietan guztietan, hiriko kaleak jolaserako espazio handi batean bihurtu dira, jolas-jarduera proposamen ugari eskainiz. Ecovidriok, Gasteizko Udalak antolaturiko proiektu honetan parte hartu du, jaialdiaren helburuekin lotura zuzena zuen proiektu bat eskainiz.
Jolas-Jaialdiak 10 jolasgune eskaintzen zituen hiriko 3 auzo ezberdinetan banaturik (Ibaiondo, Salburua eta Iradier Arena), 0-25 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduriko jolas eta jarduerekin. Ecovidrioko karpara gerturatu diren guztiek Artelatzeko hiru hezitzaileen laguntzaz edukiontzi berdean uzten diren beirazko ontzien gaikako bilketaren inguruko jolasetan eta tailerretan parte hartu ahal izan dute. Parte-hartzaileek birziklaketaren gaia lantzeaz gain oso ondo pasa dute eta opari bana eskuratzeko aukera ere izan dute.