Aurreko urteetan Sasietako Mankomunitateak hasitako ingurumen hezkuntzako lanari jarraituz, aurtengoan ere mankomunitatea osatzen duten udalerrietako ikastetxeetara jo dugu birziklapena aitzakiatzat hartuz. Artelatzeko hezitzaileek eramaten ari dira kanpainaren gidaritza, koordinazioa eta dinamizazioa.
NOLAKO TXORIA, HALAKO KABIA leloa duen kanpaina bi lelotan burutzen ari da, Lehen Hezkuntzako 3. Zikloan eta DBHko 3. eta 4. mailatan; guztira, 1300 ikasle baino gehiago ari dira bertan parte hartzen. Azpimarratzekoa da, ikastetxeen aldetik parte hartzea % 100 izaten ari dela. Hori horrela, Lehen Hezkuntzan ikastetxeak aukeratzen duen mailako gela guztiekin 3 saio ezberdin burutzen dira. Bigarren Hezkuntzan berriz, ordu eta erdiko tailer bat garatzen da aukeratutako mailako gela bakoitzean. Saioak ikastetxeetan bertan burutzen dira, Artelatz lantaldeko kideak ikastetxeetara bertaratzen baitira.