Getxoko eta Zarauzko Udalek eta Ecovidriok, estatuan beirazko bilketaren kudeaketaz arduratzen den etekinik asmorik gabeko entitateak udaldian beirazko ontziak birziklatzea bultzatzeko kanpaina jarri dute martxan batera, Artelatzen eskutik garai honetan aipatutako hondakin mota kopurua asko areagotzen delako. Jarduera Ecovidrio estatu mailan aurrera eramaten ari den proiektuaren barruan kokatzen da, beirazko ontzien bilketaren datuak hobetze aldera eta baita komunikazio kanpaina bat egite aldera ere, udan ere beiraren banaketa selektiboa egitearen garrantzia azpimarratzeko. Ingurugiroarekiko konpromisoa, materialen birziklatzea eta hondakinen kudeaketan emaitza hobeagoa bultzatzean datza kanpaina eta ingurugiroan eragiten duguna murriztea bilatze aldera. Ez dugu ahaztu behar udaldian eta kostaldeko inguru turistikoetan beste udalerri batzuetan baino beirazko ontzi kopuru altuago sortzen dela, jendea jaietan edo hondartzetan elkartzen delako…Une horietan zerbitzu ez egokia edo edukiontziak beteta egoteagatik beira ez galtzeko hurrengo hiru esparrutan egingo dugu lan: ostalaritzan, herritarrengan eta edukiontziekin.

Kanpaina

Ekimenean lehenengoz ostalaritzako establezimenduak dauden udalerri bakoitzeko guneetan inkestak egiten ibili dira. Inkesten helburua kanpainaren berri ematea eta ostalarien beharrak atzematea izan da beirazko ontzien birziklatzea errazteko. Tokian tokiko burututako lan horren ondorioz, ostalarien beharrei erantzuna emateko edukiontzi bereziak jarri dira.

Animatzeko eta deigarriago izateko hondartzetatik gertu dauden edukiontzietan irudi erakargarri batzuk jarri dituzte udako gai desberdinekin. Hondartzetako inguruetan kontzientziazio lana ere egingo dute eta beira birziklatzeko poltsak banatu ere egingo dituzte.

Hori osatzeko beirazko ontzien bilketaren jarraipen eta komunikazio kanpaina eramaten ari gara, beteta daudela ikusterakoan hustu ahal izateko. Hori guztia ostalariak, turistak eta herritarrak orokorrean, udan beira ere birziklatzen dugula kontzienteak izateko.