Duela gutxi aurkeztu dira Azkoitiko Eskolako Agenda 21 jardueraren hamaikagarren edizioaren emaitzak. Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko ikasleek aztarna ekologikoaren gaia jorratu dute aurtengoan. Lehen Hezkuntzakoek garraioa, ura eta energiaren kontsumoaren inguruan lan egin dute eta Bigarren Hezkuntzan Azkoitiko aztarna hidrikoa eta energetikoa aztertu dute. Horrela, zenbait aholku eman dizkiete herritarrei energia aurrezteko, uraren erabilera murrizteko, mugikortasuna hobetzeko eta, azken finean, herri jasangarriagoa lortzeko. lan hau giteko Udalaren, irakaslegoaren eta Artelatzeko teknikarien laguntza izan dute. Hurrengo bideoan jaso dituzte emaitza nagusienak.