Urteurren hori ospatzeko ikasturte honen amaieran programari buruzko erakusketa partehartzailea antolatu dugu. Horretarako, urtero Hi! Hernani eta Ingurumena! programari lotutako erakusketa aprobetxatuz EA21 edukiak barneratu ditugu. Erakusketa Biteri Kultur Etxean egiten dugu eta, ohiko aretoa hartzeaz gain, Kultur Etxeko plaza erabiliko da goiz oso batez 10 urte hauen bilakaerari buruz agerraldia egin ahal izateko (ekainaren 5a, osteguna) Nazioarteko Ingurumen Egunarekin bat eginez.
Ekintzaren helburu nagusia herritarrei Hernaniko herritarrak informatzean datza, Eskolako Agenda 21 programaren nondik norakoak eta bilakaera plazaratuz. Horretarako, ikasleak informatzaile zuzenak gertatuko dira eta 10 urte hauetan jorratutako gaiei buruz (ura, hondakinak, energia…) aholkuak eta xehetasunak emango dizkiete bertaratuko diren pertsona guztiei.
Proposamen planteatzean Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten herriko neska-mutilak informazio postuetan egotea bultzatu dugu. Beraiek hitza hartzea nahi dugu. Hori gauzatu ahal izateko, Artelatzek bere gain hartu du hau guztiaren antolaketa eta koordinazioa.
Denera 6 txoko informatzaileak atondu dira bi karpatan banatuta. Txoko bakoitzean ikasle informatzaileak egongo dira, hauek aurten foroetan parte hartzen dutenen artean aukeratu direlarik, goizean zehar bi orduko bi txanda antolatuz. Modu horretan, goiza osoan postuek arreta zerbitzua izango dute. Txokoetan udalak gai horiekiko egindako edota bultzatutako ekimenen berri emateaz gain, lan proaktiboa egin daiteke, adibidez etxeko konpostajean edo auzo konpostajean parte hartzeko gonbita luzatuz hondakinei buruzko txokoan. Zatoz, zure zain gaituzu!