Aurreko urteetan gertatu den bezala, aurten ere Lasarte-Oriako herriak Ingurumenaren Nazioarteko egunarekin bat egingo du “Birziklatu zalantzarik gabe” lelopean Aste Berdea ospatuz. Beste urte batez Artelatz Ingurgiro Kooperatiba jarduera guzti horietaz arduratuko da. Horrela, informazio guneak eta tailerrak abian jarriko dira Okendo plazan, kalean, ekainaren 4ean -asteazkena- goizez eta ekainaren 6an -ostirala, arratsaldez. Udal arduradunek herrian gehiago eta hobeto birziklatzea dute helburu eta horretarako, informazio euskarri berezia banatuko dute etxe guztietara. Aste Berdearen egitarauari bukaera emateko, energia berriztagarrien hitzaldia izango da asteazkenean -ekainak 4- 19:00etan Manuel Lekuona kulturetxean, Goiener kooperatibaren eskutik.
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- Gaueko hegazti harraparien bila Zegaman 2024/11/21
- Etxeko konpostajea aurrera doa Bidasoa Behereko eskualdean 2024/11/21
- “Birziklatu” 2024/11/21
- Ondo pasa Gabon jaiak! 2023/12/20
- Europako natura-parkeen eguna Gipuzkoako parketxeetan 2023/05/16