Segurako hiribilduan eta eraztun berdean zehar interpretazio panelak garatu ditugu. Herrian zehar 5,5 kilometrotako luzera duen ibilbide honetan Erdi Aroko hiribilduaz gain, ondare naturalari buruzko azalpenak ematen dira, Artelatzek landutako 13 interpretazio paneletan. Gainera, beste hainbat gai zehatzetarako (zuhaitzak, eraikinak, baselizak…) azalpen laburrak ematen dituzten zutabe informatzaileak sortu dira. Gure lantaldeak informazioa bildu eta edukiak lantzeaz gain, diseinu lana eta maketazio lana egin du. Bertako herritarrek eta kanpoko bisitariek honetaz guztiaz gozatzeko aukera izango dute, azalpenak 5 hizkuntzatan ipini baitira, beti ere, euskara lehenetsiz. Ibilaldia ezagutu nahiko luketen guztientzat herriko turismo bulegoan zirkuituaren inguruko foiletoak daude ia bi orduko ibilaldia gauzatu ahal izateko.
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- Bilboko eta Gasteizko ikastetxeetan ingurumen-heziketa lantzen 2025/02/27
- Pasaian “Etorkizuna Birziklatzen” 2025/02/27
- Lizarrusti parketxea berriro zabalik erakusketa berritu batekin 2025/02/27
- Gaueko hegazti harraparien bila Zegaman 2024/11/21
- Etxeko konpostajea aurrera doa Bidasoa Behereko eskualdean 2024/11/21