Ez dakizu zer egin erabiltzen ez duzun bizikletarekin? Seme-alabari bizikleta txiki gelditu zaio? Ekainaren 8an, larunbata, Donostiako Easo kaleko 43 zenbakian (Suhiltzaileen egoitza izandako lokala) Donostitruk bigarren eskuko merkatuaren edizio berria ospatuko du Donostiako Udalak eta Kalapie elkarteak. Iaz bezala Donostitruk-bizitruk merkatu berezia izando da erabilitako birzikletak salgai ipiniko direlako. Egia esanda, hilabete batetik bestera gero eta jende gehiagok nahi du, bigarren eskuko merkatu honetan parte hartu. Eskaera kopurua nabarmenki ari da igotzen, bai salmenta-postua errreserbatzeko eta baita posturik gabe gauzak saltzeko ere. Beti bezala, birzikletak eta objektuak erosteko ordutegia goizeko 10.00etatik arratsaldeko 14.00ak bitartekoa izando da, aldez aurretik ere gauzak uzteko aukera izando duzu eta guk salduko dizkizugu (goizeko 8.30tatik 10.00ak arte). Informazio hau zabaldu nahi baduzu: www.donostitruk.org edo www.kalapie.org webguneetara jo.