Duela egun gutxi Oñatiko Udalak auzokonpostajea egiteko lehenengo lau guneak estreinatu zituen, Oñatiko alkatea, Mikel Biain; Ingurumen zinegotzia, Leire Egaña eta bertako teknikaria den Aitor Gerenabarrena bertaratu zirelarik. Emaitzak ikusita eta Oñatiko biztanleriaren erantzuna eta izena eman duten lagunen kopurua kontuan hartuta, arrakasta handikoa izaten ari dela esan dezakegu. Artelatz Ingurugiro Zerbitzuak kooperatibaren teknikariek auzokonpostari buruzko trebakuntza tailerrak eta hitzaldiak eskaini dituzte martxoan zehar esperientzia honetan parte hartu nahi duten biztanleak trebatzeko. Gogora arazten dizuegu lehenengo fase honetan kanpoan geratu diren familientzat aurrerago abian jarriko diren beste zenbait toki daudela, 16 hain zuzen ere. Eskerrik asko partehartzeagatik!
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- Bilboko eta Gasteizko ikastetxeetan ingurumen-heziketa lantzen 2025/02/27
- Pasaian “Etorkizuna Birziklatzen” 2025/02/27
- Lizarrusti parketxea berriro zabalik erakusketa berritu batekin 2025/02/27
- Gaueko hegazti harraparien bila Zegaman 2024/11/21
- Etxeko konpostajea aurrera doa Bidasoa Behereko eskualdean 2024/11/21