Gipuzkoako Parketxe Sarearen barne dauden Aralarko Parketxea eta Arditurriko Parketxea bisita ugari jaso dituzte Aste Santuan eta Pazko Astean eguraldi txarra izan arren. Artelatz kooperatiba bi parketxe horien arreta eta dinamizazioaz arduratzen da eta Aralarko Parke Naturalean egitarau erakargarria garatu du egun horietan.   Barandiaran museoaren errota martxan jarri dugu egunero eta, horrekin batera, museoa, zerrategia eta errota ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dira. Ekintzen artean, nabarmentzekoak dira ere taloak egiteko tailerra eta Lizarrustiko Parketxetik abiatuta egindako ibilaldia –Sarastarriko tontorrera-. Eguraldi txarra bnagusi izan bada ere, bisitari dexente egon dira Barandiaran museoan eta Lizarrustiko parketxean.

Bestalde, Aiako Harria Parke Naturaleko Arditurriko Parketxera ere bisitari ugari hurbildu da, batez ere, meategiko bisita gidatua egitera. Bi bisita mota eskaini dira: oinarrizkoa eta Meategia sakonean.

Balorazio ona beraz bai Arditurrin bai Aralarko Parketxe Naturaletan prestatutako ekintza berezietan jende asko hurbildu baita, eta oso gustura azaldu dira jarduerarekin.

 www.gipuzkoamendizmendi.net