Merka2sanmarcos izenarekin bigarren eskuko merkatu birtuala 2006ko azaroan jarrri zen abian. Ordutik hona 85.000 bisita inguru jaso ditu webgune honek eta 1250 erabiltzaile erregistratu dira. Sarean dagoen baliabide honi esker San Marko mankomunitateak objektuak berrerabiltzeko aukera zabaltzen du, dagoeneko 5000 iragarki baino gehiago publikatu dira hondakina bihurtu baino lehenago bigarren aukera luzatuz. Bertan aukera zabala dago. Kategoria arrakastatsuenak hauexek izanik: liburuak, altzariak, jostailuak, bildumazaletasuna, arropa eta osagarrriak… Guneak erabilitako gauzak saltzeko, trukatzeko, oparitzeko edota bilatzeko aukera ematen du eta Artelatzeko arduradunen esanetara hauexek dira webgunearen indarguneak:
- Merka2 sanmarcos indarrean eta bizirik dagoen bigarren eskuko merkatua da.
- Webguneak Izaera lokala, doakoa eta publikoa du.
- Iragarkiak euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean publikatzen dituen webgune bakarra da.
- Bere helburu nagusia berrerabilera bultzatuz hondakinak prebenitzea da.