Gero eta gehiago dira auzokonpostajea bultzatzen ari diren herriak, hondakinen sorrera prebenitzeko ekimen eraginkorra baita. Metodologia oso erraza da eta konpromisoari heltzen dioten herritarrek beraien etxeetan sortzen dituzten biohondakinak kudeatzeko aukera paregabea dute. Horretarako, udalek konpostatzeko eremu aproposak atondu behar dituzte baratzarik edota lorategirik ez duten herritarrei konposta egiteko aukera luzatze aldera. Artelatz herri askotan ari da laguntza teknikoa eskaintzen (Donostian, Tolosan, Oñatin…) eta azken honetan, kanpaina hasi berria dugu Gaurko hazia, biharko bizia lelopean. Oñatin, saio informatzaileak eman baino lehenago herrian dauden auzokonpostatzeko eremu potentzialen azterketa egin dugu eremuen egokitze lana eta plangintza orokorra sustatu ahal izateko. Gainera, parte-hartzaileei zuzendutako saio informatzaileak eskainiko ditugu eta urte osoan esperientziaren azterketa eta laguntza teknikoa garatuko dugu.
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- Ondo pasa Gabon jaiak! 2023/12/20
- Europako natura-parkeen eguna Gipuzkoako parketxeetan 2023/05/16
- Adinekoak, birziklatzen lehenak 2023/05/16
- Artelatzek Txingudiko Zerbitzuen Agenda2030 garatu du 2023/05/16
- Eskerrik asko eta laster arte! 2022/12/22