Arrakasta itzela izan du “Ikazkintza Oiartzunen, basoa ogi-iturri” ekimenak. Arditurriko parketxearen alboan txondorra piztuta mantendu dute astebetez, Gabon jaien aurretik.
Abenduaren 15ean txondorra piztu zuten Joxe Bilaluze eta Joxe Manuel Etxarte ikazkin-ohi oiartzuarrek ehundaka lagunen aurrean, jai-giro alaitsua nagusitu zen Aiako Harriaren magalean. “Zuhaitz motzak, bizimodu baten ahotsak” dokumentalaren aurkezpena ere egin zuten Alvaro Aragon Ruanok eta Joxe Ramon Agirrek. Abenduaren 22a aldiz, ikatza ateratzeko eguna izan zen, egitarau zabalaz gozatuz: kalejira, Olentzeroren lagunen bisita, jolasak, …
Astean zehar bisitari ugari joan zen txondorra ikustera, norbanakoak zein talde antolatuak.
Ekimena Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, Oiartzungo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute, Oiartzungo hainbat elkarteren laguntzaz, hala nola: Olentzeroren laguntzaileak, Soinuenea, Irrien Lagunak, Ttur-ttur, Ttak kale hezitzaileak.
Hurrengo asteburuetan Olentzeroren lagunekin festa ederra ospatu zuten bai txikiek bai helduek ere. Beraz, ekintza arrakastatsua izan dela esan dezakegu Arditurriko Parketxean bizi izandakoa.