Sasieta Mankomunitateak Lehen Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduriko prebentzio kanpaina abian jarri du Hondakinak Kitto! lelopean. Kanpainaren helburua ikastetxeetan hondakinen prebentzioa lantzea izan da, murrizketa eta berrerabileran murgilduz, birziklapena ahastu gabe. Kanpaina, Goierri eta Urola Garaiko ikastetxe guztietan burutu da, zehazki, 21 ikastetxeetan guztira 774 ikasleen parte-hartzearekin. Nahiz eta kanpainaren edukiak zuzenean ikasleekin landu, ikas-komuitate osoa (irakasle, ikasle, gurasoak…) inplikatu nahi iza da, ikasle zein irakasleentzat unitate didaktikoak sortuz eta gurasoentzat ikasle bakoitzak idatzitako gutun berezi bat helaraziz. Ikasgela bakoitzarekin ordubeteko iraupena izan duten bi saio burutu dira. Lehenengo saioan, edukiak landu dira aurkezpen, lehiaketa eta tailer baten bidez. Bigarren saioan, aldiz, ikasitako edukiak praktikan jarri dituzte joko ezberdinen bidez. Parte hartu duten ikastetxe guztiek oso positiboi baloratu dute kanpaina, Artelatz kooperatibako hezitzaileen lanaren hurbiltasuna eta profesionaltasuna azpimarratuz.
Bilaketa
Berrien kategoriak
Azken berriak
- Gaueko hegazti harraparien bila Zegaman 2024/11/21
- Etxeko konpostajea aurrera doa Bidasoa Behereko eskualdean 2024/11/21
- “Birziklatu” 2024/11/21
- Ondo pasa Gabon jaiak! 2023/12/20
- Europako natura-parkeen eguna Gipuzkoako parketxeetan 2023/05/16