Urrelur Urretxuko Mineral eta Fosilen Museoak Mineralogia eta Paleontologia Astearen XXV. Edizioa antolatu du urriaren 27tik azaroaren 4ra bitartean. Egitarauren barne hainbat ekintza antolatu dira bai Urretxuko lagunak bai bertaratutakoak gozatzeko. Bisita gidatuak, hitzaldiak eta parte-hartzeko tailerrak nagusitu dira aurtengo eskeintzan. Hasteko urriaren 27an museoa bisitatzeko aukera ederra izan zuten bertaratatuko lagunek.
Aipatzekoa da Artelatz bisita gidatuen zerbitzuaz arduratzen da, mineralen munduaren inguruko bitxikeri ugari aipatzen direlarik. Guztira, Urretxuko mineral eta fosilen museoan 1000 arroka pieza ezberdin daude, munduko bazter guztietatik ekarriak. Imajina dezakegu zenbat istorio izkutatzen diren horien artean. Adibidez, txikienak arrituta gelditze dira gatz-arroka erraldoi batekin edo 40.000 urte dituzten bi karramarroekin. Arrazi gehiago nahi? Benetan pena merezi du Urretxuko museoa bisitatzea.
Artelatzeko teknikaria den Arantxak gonbidatzen zaitu,ikusi bideoa!