Txingudiko Zerbitzuek aurrera jarraituko dute bigarren eskuko merkatuen antolakuntzarekin. Oraingo honetan Merka2dasoa datorren azaroaren 17an ospatuko da Irungo Zabaltza plazan goizeko 10.00etatik 14.00etara. Merkatuan ikusi ahal izango dira liburuak, diskoak, jolasak, antigoaleko gauzak, bizikletak, dekorazio objektuak, arropa eta osagarriak, beste batzuen artean. Aurten, pasa den urtean bezalaxe, postu bat muntatu nahi ez dutenek baina saltzeko moduan dauden objektuan dauzkatenek, gordailu-salmenta zerbitzua erabil dezakete. Beraiek objektuak merkatura eraman eta antolatzaileek salduko dituzte.

 

Aurreko edizioetan bezala, ekimen horren helburua da hondakin gutxiago sortzea eta herritarrengan prebentzioaren ideia zabaltzea, eskualdeko jendearentzat erabilgarri den objektuak saldu, erosi edo trukatzeko puntu bat sortuz. Merkatu honetan parte hartu nahi baduzu   www.txinzer.com webgunera jo eta bertan dagoen formularioa bete ezazu.