Berriak - Artelatz

Artelatzek aurre egiten dio kale-garbiketaren arazoari

Ugariak dira kale garbiketaren gaiarekin lotutako programa eta ekintzen inguruan galdetzen diguten udal instituzioak. Gai honekiko hiritarren zati batek duen sentsibilitate eskasak, arazo hau udal arduren artean lehentasunezko gaia bilakatzen du. Egun, Irun eta Hondarribiako Txingudiko Zerbitzuak eta Zestoako Udalarekin lanean dihardugu gai honetan. Bezero bakoitzak, bere behar eta baliabideen arabera, diseinatuak ditugun ekintzen artean […]

Aste Santu borobila Arantzazun

Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barruan kokatzen den Arantzazuko Parketxeak Martxoko lehenengo asteburuan zabaldu zituen berriz ere bere ateak esleipen berriaren ondoren. Artelatzetik ilusioz ekin diogu bide berriari eta hasiera ezin hobea emateko aurtengo Aste Santua Arantzazun jarduerez betea dator! Parketxearen ondoko eraikinean dagoen aterpetxeak ere berehala irekiko ditu ateak. Eraikin honek, mota guztietako bisitariak artatuko ditu, […]

Zorionak eta Urte berri on!

ARTELATZeko lantalde osoak urte berri zoriontsua opa dizue!

Gabonetan murgilduta PINetan

Gabonetan bete-betean murgilduta gaude, haurren gabonetako parke bitan: batetik, Irungo Ficoba eraikinean kokatzen den PINean (Txingudiko Zerbitzuak bultzatuta) eta bestetik Donostiako Kursaalekoan (Eusko Jarularitza eta Ecovidriok bultzatuta). Lehenengoan gaikako bilketaren inguruan jardungo gara, jolas parte-hartzaileen bitartez eta bigarrengoan, beirazko ontzien gaikako bilketa landuko dugu jolas eta tailerren bidez. Espero dugu, urtero bezala, parte-hartze bikaina izatea.

Urte amaiera magikoa Parketxeetan

Magia kutsuz eman diogu amaiera¬†urteari Parketxeetan, eta nolako amaiera gainera. Ehundaka pertsona pasa dira azken asteetan Arditurri, Anduetza eta Lizarrustiko Parketxeetatik, antolatu diren jardueretan parte hartzera. Arditurriko Parketxea, Txondorra Arditurriko Parketxean abenduaren 17an eta jai giroan eman genion¬†amaiera 3 astez piztuta egon den eta sekulako arrakasta izan duen txondorrari. Ipuin kontalariek magiaz bete zuten unea […]