Berriak - Artelatz

BIRZIKLIK

BIRZIKLIK, Ecoembes, Ecovidrio eta Biboko Udalak antolatutako ingurumen sentsibilizaziorako kanpaina da. Lelo horretan bi hitz elkartu dira birziklatzea eta klik, hitz berri bat sortuz kanpaina izendatzeko. Areatzako pasealekuan kokatuta dagoen instalazioan ekitaldi guztiz berritzailea eta parte-hartzailea abian ipini da ekainaren 1etik 15era. Kanpainaren helburu nagusia hondakinen gaikako bereizketa egokia egitean datza, hau da, plastikozko, metalezko […]

Artelatz Bilboko ikastetxeetan

Artelatzen eskutik Bilboko bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako zentroek etxean sortzen diren hondakinen gaikako bilketaren inguruko kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainan parte hartzen dihardute. Zehazki, 16-18 urte bitarteko 1800 neska-mutiko baino gehiago ari dira etxeko hondakinen birziklapen edukietan murgiltzen. Ekimenaren erakunde bultzatzaileen aldetik (BIlboko Udaletxeko Obra,┬áZerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saila, Ecoembes eta Ecovidrio) eskola […]

Artelatzek aurre egiten dio kale-garbiketaren arazoari

Ugariak dira kale garbiketaren gaiarekin lotutako programa eta ekintzen inguruan galdetzen diguten udal instituzioak. Gai honekiko hiritarren zati batek duen sentsibilitate eskasak, arazo hau udal arduren artean lehentasunezko gaia bilakatzen du. Egun, Irun eta Hondarribiako Txingudiko Zerbitzuak eta Zestoako Udalarekin lanean dihardugu gai honetan. Bezero bakoitzak, bere behar eta baliabideen arabera, diseinatuak ditugun ekintzen artean […]

Aste Santu borobila Arantzazun

Aizkorri-Aratz Natura Parkearen barruan kokatzen den Arantzazuko Parketxeak Martxoko lehenengo asteburuan zabaldu zituen berriz ere bere ateak esleipen berriaren ondoren. Artelatzetik ilusioz ekin diogu bide berriari eta hasiera ezin hobea emateko aurtengo Aste Santua Arantzazun jarduerez betea dator! Parketxearen ondoko eraikinean dagoen aterpetxeak ere berehala irekiko ditu ateak. Eraikin honek, mota guztietako bisitariak artatuko ditu, […]

Zorionak eta Urte berri on!

ARTELATZeko lantalde osoak urte berri zoriontsua opa dizue!