Berriak - Artelatz

I. MITOALDIAk harrera ezin hobea izan du herritarren artean

Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea […]

Hondakinen bilketa sistema berriaz informatzeko kanpaina Errenterian

Irailaren 18az geroztik hondakinen bilketa sistema berriaz informatzeko kanpaina sendoa burutzen ari gara Errenterian, Udalak kontratatuta. Sistema berriarekin udalerriko hondakin organikoa eta errefusa jasotzeko edukiontziak itxi egingo dira azaroaren 13tik aurrera eta etxebizitza eta komertziotara bidaliko den txartela erabiltzea beharrezkoa izango da edukiontziak ireki ahal izateko, asteko 7 egunetan, edozein ordutan. Kanpainan zehar 12.000 etxebizitza […]

Harrera bikaina Birziklik kanpainari San Marko mankomunitatean

14.000 pertsona hurbildu dira   BIRZIKLIK kanpainaren instalazio berritzaile eta deigarrira. San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Birziklik kanpaina burutu dute, Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako biztanleak birziklapenaren inguruan sentsibilizatzeko, irailaren 29tik urriaren 15era. Kanpaina hiru udalerritan garatu da: Donostian, Pasaia-trintxerpen eta Errenterian. Kanpaina diseinatzerakoan, hitz-jokoa egin da birziklatu eta klik hitzekin, eta hala sortu da Birziklik, hautatutako […]

Arditurriko Bide Berdeen 6. eguna

Irailaren 17an Arditurriko Bide Berdeen 6.eguna ospatuko da.  Antolatu dugun ekintza berezi hau Mugikortasunaren Astearen garai berean ospatzen da. Hori dela eta, Arditurriko meategietara autorik erabili gabe hurbiltzeko aukera bultzatu nahi da. Egunari hasiera emateko, bizikleta martxa abiatuko da goizeko 9:30ean Errenteriako Gamon Zumarditik eta 10:00etan Oiartzungo Done Eztebe plazatik, Arditurriko Bide Berdea hartuko du […]

Errefusa eta organikoaren karakterizazioak

Tolosaldeko Mankomunitatean azken urte hauetan errefusa eta organikoaren karakterizazioak egin dira gaikako bilketen eraginkortasuna aztertzeko asmoz. Azken urte honetan, Artelatzen eskutik, maiatza eta uztailaren artean,  40 karakterizazio egin dira. Artelatzeko lantaldeak ilusio handiz hartu du erronka berri hau, hondakinen zatiki desberdinak egiterakoan, pisatzerakoan eta datuak lortzerakoan oso metodikoak eta zorrotzak izanez. Lan guztia aurrez antolatuta […]