Berriak - Artelatz

Auzo konpostajea egiteko tailerra

  Ekainean Artelatzek Lasarte-Oriako Zabaleta auzoan auzolanean egiteko konposta saioa eskeini du. Sortzen dugun materia organikoa aprobetxatu eta deskonposatuz, lurra aberasteko ongarria ateratzea du helburu konposta egiteak. Aitziber Sarasola, Artelatzeko teknikariak azaldu zuenaren arabera etxean konposta egitea erraza da. 2011ko udaran Zabaleta auzoko hainbat bizilagun autokonposta egiten hasi ziren eta epe honetan sortutako zalantzak argitzen […]

Tolosako Berrerabilgunea ireki da

  Tolosaldeko Mankomunitatearen ekimenez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesaz, Tolosako San Blas garbigunean abian jarri da zerbitzu berri bat: Berrerabigunea. Garbigunera eramaten diren hondakinak mota askotakoak dira, nagusiki ohiko gaikako bilketen bidez jasotzen ez direnak edo zabor-poltsan sartzen ez ditugunak; bertan sailkatu eta hondakin-motaren arabera birziklatzen dira. Ekimen honen bidez, bigarren aukera eman nahi diegu […]

Merka2sanmarcos bigarren eskuko merkatuak

  Sanmarko Mankomunitateak Merka2sanmarko bigarren eskuko merkatuen kudeaketa eman zion Artelatzi urtearen hasieran. Antolakuntzak bosgarren edizioaren balantze bikaina egin du eta eskerrak eman nahi dizkie herritarrei merkatuetan parte hartzeagatik bai bisitari gisa, bai parte-hartzaile gisa. Oraingo honetan, sei tona hondakin berrerabili dira saldutako objektuekin. Otsailean hasita eta apirilaren 1ean bukatuta guztira hamar merkatu izan dira […]

Ekoshopper: erosketa jasangarri baten aldeko aholkularitza

  Erosketa jasangarri batek 1.000 tona hondakin aurreztuko lituzke urtero Sanmarko Mankomunitatean. Ekoshopper aholkularitza zerbitzua erabiltzekotan erosketa jasangarriago bat egingo genuke eta urtean Mankomunitatearen eremuan 1.000 tna hondakin inguru aurreztea lortuko genuke. 2012ko lehenengo hilabeteetan Sanmarkok Ekoshopper hondakinen prebentziorako kanpaina abian jartzeko enkargua egin zion Artelatzi. Ikerketa hau garatzeko Mankomunitatearen eremuko 100 familiek hartu zuten […]

Olaiaren erronka birziklatzeko kanpaina arrakastatsua

  Urte hasieran, San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok -Artelatz antolakuntzaz arduratu zen- abian jarri zuten Olaiaren erronka, herritarren artean birziklapenaren kultura sustatzeko kanpaina berritzailea. Hilabete batean zehar Sanmarko Mankomunitatea osatzen dute 10 udalerrietako biztanleek ekintza honen berri izan zuten. Bikote protagonistak 30 metro karratuko apartamentu batean bizitza egin zuten herritarren aurrean Donostian, Pasai Antxon, […]