Parketxeak - Artelatz
Zerbitzuak_Zentroak_1
Gipuzkoako Aizkorri, Aralar eta Aiako Harria Parke Naturaletan kokatuta daude eta bisitarien harrera-etxe funtzioa betetzen dute. Bertan bermatzen diren zerbitzuak ondorengoak dira: parkearen inguruko informazioa eman, instalakuntzari buruzko xehetasunak argitu, bisitarien informazio beharrak asetu…
 
  • Lizarrusti-Barandiaran Parketxe Hedatua (Barandiaran Museoa eta Lizarrustiko Parketxea): Aralarko Parke Naturalak jasotzen duen natur- eta kultura-ondarea oinarri, ingurunearen ezaugarriak eta bertan erroturiko gizakien arteko erlazioa azpimarratuko duten ekintzak burutzen dira. Horiek, Barandiaran Museoan, Lizarrustiko Parketxean eta gidaturiko tailer edo ibilaldietan zehar garatzen dira.
  • Arditurriko Parketxea: Aiako Harriko Parke Naturalak, bai lurrazalean zein lurraren azpian, balio handiko ondarea jasotzen du, eta hura ezagutaraztea helburu duten ekintzak eskaintzen dira Arditurriko Parketxean. Horiek, erromatarren garaiko meatzeak bisitatuz, monumentu megalitikoen magia sentituz edo pagomotzen itxura bereziaren zergatiaz jabetuz garatuko dira. Horiekin batera, Aiako Harriko Parke Naturalak gordetzen duen natur-ondarearen nondik norakoaren berri ere ematen da.
  • Aizkorri-Aratz parke Naturala: Aloña-Aizkorri-Aratz gailurreria, paisaian oso mugarri garrantzitsua dena, bai Gipuzkoako, bai Arabako zatiari dagokionez. Gipuzkoako ibaietako hiru, Deba, Urola eta Oria, hain zuzen ere, mendi multzo honetako mendi adarretan jaiotzen dira. Anduetza Egur Museoa, Interpretazio-zentroa da eta honen helburua, Euskal Herriko nahiz atzerriko zuhaitz eta zuhaixken egurraren ezaugarri eta erabilerak ezagutaraztea da. Gainera ekintza anitzak eskaintzen dira, Aizkorri-Arantz Parke Naturala ezagutzera emateko: ibilaldiak, parkeari buruzko informazioa eman…
 

 www.parketxesarea.org