Azterketak eta planak - Artelatz
Artelatzeko lan taldeak urteak daramatza ingurumen gai ezberdinetan lan teknikoa garatzen, izenburuan azterketak eta planak laburbildu direlarik. Ekintza hauetan gure esperientzia hainbat erakundeen esku utzi dugu, besteak beste, ondorengo gaietan murgil garelarik: hondakinak, Tokiko Agenda 21, Interpretazioa zentroen bideragarritasuna…

 

  • Prebentzio planak: Europako Hondakinei buruzko zuzentarauak dion bezala, hondakinen trataerari buruzko hierarkia kontuan hartu behar da lehenengo mailan prebentzioa kokatzen duelarik. “Sortzen ez den hondakina, hori hoberena!” leloa aintzat hartuz plan hauetan ekintza sorta planteatzen dira epe mugatu batean abian ipintzeko hondakinen sorrera gutxitzeko helburuarekin.
  • Tokiko Agenda 21, ekintza planen eguneratze lana: Tokiko Agenda 21 udalerrietan kudeaketa jasangarriaren eta herritarren partaidetza sustatzen duen programa da. Ohiko agenda baten bezala, eginbeharrak “Ekintza plan” batean islatzen dira eta maiztasun jakin batez berritu egiten dira. Gure lan taldeak eskarmentu handia du ekintza planen berrikuntzan.
  • Bideragarritasun planak: Artelatzen lan ibilbidean dezentetan gertatu zaigu ingurumen hezkuntzako edota interpretazio zentro berri bat buruzko bideragarritasun plana egitea. Proiektua sustatzeko lukeen erakundeari begira (udala, mankomunitatea…) baliagarria gertatzen da inbertsioaren prebisio eta balantze aurreikusteko.