Hezkuntza iraunkorreko bidean - Artelatz

Zerbitzuak_Hezkuntza_Iraunkorra_1

Ingurumen-hezkuntza izan da hasiera-hasieratik lan atal garrantzitsuenetako bat eta, gaiaren bilakaerari kasu eginda, honen xede nagusia hezikuntza-iraunkorraren aldeko irizpideak finkatzea litzateke non ingurumena garapen iraunkorreko hiru oinarrizko zutabeetatik bat gertatzen da, besteak gizartea eta ekonomia direlarik.

 

Eskolako Agenda 21:

Herriko hezkuntza-komunitateei zuzendutako iraunkortasunerako programa partehartzaile bat da. Euren balioak eta jokabideak aztertzeko eta iraunkortasunerantz hurbiltzeko bideak nola jorratu hausnartzeko balio duen programa honek erabakiak hartzerakoan ikasleei protagonismoa ematen die herriko kudeaketan eragileak bihurtzen direlarik.

 

Material didaktikoak:

Hezkuntza eremuko lan desberdinak garatzen ditugunez, irakas-baliabide ugari egitea suertatu zaigu: kanpaina jakin batzuetan, herriko programa hezigarritan, erakunde publiko zein pribatuei emandako zerbitzutan… Hauek guztietan Artelatzeko disziplina anitzeko lantaldea jardun da osoko materialak/programak/jarduerak egin ahal izateko.

 

Ingurumen Hezkuntzako zentroak:

Zentro hauetan bisitarie eskainitako zerbitzuen artean ingurumenarekin harremana zuzena duten gaiak azaltzea izango litzateke ardatz nagusia. Lehenengoa hezkuntza-sistema arautuarekiko osagarria da eta ingurumen-hezkuntza eremuan dauden jarduerak eskaintzen ditu. Hezikuntza-programak gauzatzeaz gainera, zentro osoa kudeatzen da: ingurunearen arabera, heziketa programak eta -materialak diseinatu eta martxan jartzea; esperientzia eta berariazko prestakuntza duten langileak eskuratzea; administrazioa; marketinga; egutegia gauzatzea; etab.

Tolosako Ingurumen Zentroa

‚Äč