Diseinua, seinaleztapena eta ondare naturalaren eta kulturalen interpretazioa - Artelatz
Zerbitzuak_Diseinua_1
Artelatzeko diseinu grafikoko departamentuak, aurreko ataleko lanetarako diseinu desberdinak egiteko, eskarmentu handia du eta, punta-puntako baliabideak izateaz gainera, diseinu alorrean adituak diren profesionalak ditu.
 
  • Enpresen eta erakundeen irudi korporatiboak: bezeroa gertatu direnentzat logotipoa egiteaz gain, honen garapena bermatu dugu, hau da, bisita txartelak, faktura orriak, gutun-azalak, txostenak aurkeztu ahal izateko karpetak… azken finean korporazioak behar duen guztia bere irudia eta nortasuna azpimarratzeko.
  • Euskarri informatzaile ezberdinak: jorratu ditugun hainbat lanetarako beharrezkoak izan diren euskarri ugari egiten ditugu bai tamaina, kalitatea eta ezaugarriak bezeroaren beharretara egokituz (zerbitzutako gidak, material hezigarria, triptiko informatzaileak, iragarkiak, material elkareragile digitala…).
  • Seinaleztapena eta interpretazioa: mendiko zein hiriko ibilbide eta zirkuituetan seinaleen diseinua eta ezarpena egiteaz gain landa lanarekin lotutako aurrelanak gauzatzen egiten ditugu (GPSri esker ibilbideen markatze eta elementuen kokatze lana era digitalean egiten dugu distantziak, zirkuituaren profilak, elementu esanguratsuen markaketa… eta abarreko informazioa barneratuz). Gainera, ibilbideei lotutako panelak, interpretazio zentroen barne ekipamendua… egiten ditugu, diseinuak eta edukiak leku bakoitzak dituen ezaugarrietara moldatuz.
  • Ekipamenduen barne diseinua: interpretazio zentroak, erakusketak edota postu informatzaileak behar duten edukiak jorratzeaz gain hauen diseinua eta garapena bermatzen dugu.
 Zerbitzuak_Seinaleztapena_1