Birziklapen bakarrizketak

Birziklapen bakarrizketak

Txingudi Zerbitzuak, Ecoembes eta Ecovidriok etxeko hondakinen gaikako bilketa eta birziklapenaren inguruko sentikortze kanpaina bat antolatu dute azaroaren 10 eta abenduaren 3 bitartean, batik bat edukiontzi hori, urdin eta iglu berdean utzi beharreko hondakinen ingurukoa.

Txingudi Zerbitzuak kanpaina desberdin bat egin nahi izan du, berritzailea, ausarta eta dibertigarria. Horretarako bakarrizketa komikoa erabili du herritarrei betiko mezua igortzeko baliabide moduan: gehiago eta hobeto birziklatzea, baina elkarrekin tarte atsegin bat igarotzeko helburuz. Testuinguru honek etxean sortzen diren hondakinen bereizketa humore dosi batekin lantzea baimentzen du eta gaiarekiko bizipen eta konpromiso pertsonalen maila desberdinak modu komiko batean islatuak izan daitezke modu honetan.

Azaroko ostiral eta larunbatetan hiru bakarrizketatzailek jardun dute eskualdeko 12 tabernatan. Kanpainari abenduaren 3an eman zaio amaiera FICOBA azoka-barrutiaren areto nagusian ospatu zen emanaldi goren batekin, non Txabi Franquesa bakarrizketatzaile ezaguna aritu zen.

Kanpaina arrakastatsua izan da, izan ere, bai tabernetako emanaldietan baita FICOBAkoan ere aforoak bete dira.

Birziklapen bakarrizketak

EXPORETRETE

Erakusketa ibiltari bat da, etxebizitzetako saneamendu sarearen erabilpen egokiaren inguruan herritarrak sentikortzea helburu duena, batik bat komun eta harraskatik hondakin solidoak botatzeko ohitura txarrek eragindako arazoak aintzakotzat hartuz, esaterako toallita hezeak, gantzak eta olioak, materia organikoa eta kutsatzaile emergenteak (sendagai eta etxeko produktu toxikoak).

Aclima,  Basque Environment Cluster-ek babesten duen ekimena da, non Euskadiko uren partzuergoak aurkitzen diren. Erakusketa azaroaren 1ean abiatu zen Bilbon, baina irekiera ofiziala Irunen gauzatu zen, Txingudi Zerbitzuen eremuan, azaroaren 18an, Saneamenduaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Euskadi guztiko uraren ziklo osoaren kudeaketaren inguruan lan egiten duten politikari eta teknikoak bertaratu ziren aurkezpenera. Gasteizen eta Donostian ere egon gara eta urte hasieran Gernika eta Durangon egotea aurreikusten dugu.

Erakusketa autogidatua izateko prestatua dago eta bisitaria modu aktiboan parte hartzera gonbidatzen duten baliabideak erabiltzen ditu, esaterako, panel birakariak, bideoak, puzzleak, komikiak, QR kodeak, sare sozialak, etab.  Harrera oso ona izaten ari da, hilabete honetan EXPORETRETE-tik 10.000 pertsonatik gora igaro dira dagoeneko. Adin guztietako publikoa eta baita ikastaldeak ere hurbildu dira hondakin hauek saneamendu sarean eragiten dituzten ingurumen arazoak eta arazo ekonomikoak gertutik ezagutzera, eta era berean, ohitura osasungarriagoak, arduratsuagoak eta jasangarriagoak bereganatzera.

Hondakinen bilketa sistema berriaz informatzeko kanpaina Errenterian

Hondakinen bilketa sistema berriaz informatzeko kanpaina Errenterian

Irailaren 18az geroztik hondakinen bilketa sistema berriaz informatzeko kanpaina sendoa burutzen ari gara Errenterian, Udalak kontratatuta. Sistema berriarekin udalerriko hondakin organikoa eta errefusa jasotzeko edukiontziak itxi egingo dira azaroaren 13tik aurrera eta etxebizitza eta komertziotara bidaliko den txartela erabiltzea beharrezkoa izango da edukiontziak ireki ahal izateko, asteko 7 egunetan, edozein ordutan. Kanpainan zehar 12.000 etxebizitza bisitatu dira (orain arte edukiontzi marroia erabiltzen ez zutenak) herritarrei informazioa aurrez aurre eskaintzeko. Bestetik, jarduera ekonomikoa duten 1130 komertzio ere bisitatu ditugu. Horiei guztiei, materia organikoa modu egokian banatzeko beharrezko den materiala, hots, kuboa, poltsa konpostagarriak eta Birziklapen Gida banatu zaie.

Hamabost ingurumen-hezitzaileko lantaldea ibili da landa-lanean eta furgoneta elektrikoak erabili dira materialen banaketan.

Horrez gain, kanpaina hasi zenetik hainbat komunikazio ekintza burutu dira edukiontzien aldaketa, txartel banaketa eta edukiontzien itxieraz informatzeko, besteak beste, Udaletxe aurrean zabaldu den informazio-etxola, zeinetan bilketa sistema berriaren inguruan informazio zuzena eskaintzen den eta edukiontzi marroia erabiltzeko materiala eskura daitekeen kanpaina amaitu bitartean.

Harrera bikaina Birziklik kanpainari San Marko mankomunitatean

Harrera bikaina Birziklik kanpainari San Marko mankomunitatean

14.000 pertsona hurbildu dira   BIRZIKLIK kanpainaren instalazio berritzaile eta deigarrira.

San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok Birziklik kanpaina burutu dute, Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako biztanleak birziklapenaren inguruan sentsibilizatzeko, irailaren 29tik urriaren 15era. Kanpaina hiru udalerritan garatu da: Donostian, Pasaia-trintxerpen eta Errenterian.

Kanpaina diseinatzerakoan, hitz-jokoa egin da birziklatu eta klik hitzekin, eta hala sortu da Birziklik, hautatutako dinamikak lotura estua baitauka argazkigintzarekin eta erruletarekin;  kaleko ekintza eta mundu digitala nahasten dira. Herritarren sentsibilizazioaren ildotik jarraituz, instalazio deigarri bat aukeratu da kalean kokatzeko eta herritarrek hainbat modutan parte hartzeko. Errotulatutako kabina bat kokatu da kalean, plastikozko, metalezko eta beirazko ontzien sailkapenari buruzko irudiekin, jendeak argi eduki dezan. Baliabide ugari erabili dira, besteak beste: informazio panelak, ikus-entzunezkoak, jolasak, argazkiak in situ egitea pantaila handi batean ikusteko… Hiru ingurumen-hezitzaile arduratu dira dinamizazioaz. Horretaz gain, kanpainako 135.000 informazio triptiko banatu dira hamar udalerrietako etxe guztietara . (Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani,  Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta, Usurbil).  Bera Bera nesken eskubaloi-taldeak kanpainarekin bat egin du, informazioa zabalduz, sariak emanez, eta abar.

Errefusa eta organikoaren karakterizazioak

Errefusa eta organikoaren karakterizazioak

Tolosaldeko Mankomunitatean azken urte hauetan errefusa eta organikoaren karakterizazioak egin dira gaikako bilketen eraginkortasuna aztertzeko asmoz. Azken urte honetan, Artelatzen eskutik, maiatza eta uztailaren artean,  40 karakterizazio egin dira.

Artelatzeko lantaldeak ilusio handiz hartu du erronka berri hau, hondakinen zatiki desberdinak egiterakoan, pisatzerakoan eta datuak lortzerakoan oso metodikoak eta zorrotzak izanez. Lan guztia aurrez antolatuta eta era ordenatu, txukun eta garbi batean eraman da aurrera.

Azkoitiko herrian euskarri informatzaile ikusgarriak!

Azkoitiko herrian euskarri informatzaile ikusgarriak!

Artelatzeko lantaldeak, batez ere edukionti horian bota beharreko hondakinen berri izateko, kalean ipini diren euskarri informatziale ikusgarriak egokitu ditu. Euskarriak indarrean diraute eta egokitu diren lauak edukiontzi berriak dauden gune berrietatik pasatzen ari dira. Bertan oso modu bitxian ipini dira bota beharreko hondakin mota garrantzitsuenak, gure etxeetan kontsumitzen ditugunak, hain zuzen,  herritarrek izan ditzaketen zalantzak oso modu grafikoan argitzeko asmoarekin. Gogoan izan birziklatze zikloan guztion parte hartzeak berebiziko garrantzia duela!