Jai jasangarriak Gasteizen

Jai jasangarriak Gasteizen

Uda honetan Andre Mari Zuriaren jaietan izan gara berriro ere Udalak gonbidatuta. Egun horietan sentikortze kanpaina bat egin da edalontzi berrerabilgarri berrien erabilera, kale garbiketa, gizalegea eta genero berdintasuna sustatzeko.

Jaien aurreko astean informatzaile koadrila atera genuen kalera mezu berriekin (19 irudi guztira), informazio-puntu bat ezarri genuen jolas desberdinekin eta tailerrak Andra Mari Zuriaren Plazan, eta, Zeledonen jaitsieraren egunean display informatzaileak zituzten lau karpa jarri genituen plazaren sarbideetan.

Kanpaina hau Vital Fundazioaren “Plastikorik ez” programaren barruan kokatzen da.

ESKALA SAN MARKO

ESKALA SAN MARKO

Eskala San Marko, Artelatz S.L.-k San Marko Mankomunitatearentzat antolatutako lehiaketa bat da Ecoembes eta Ecovidrio irabazi asmorik gabeko erakundeekin elkarlanean. Lehiaketa hau gure etxeetan sortzen ditugun hondakinak ondo bereizi behar direla sentsibilizatzeko sortu dugu. Deialdia irekia da eta bakarka edo taldean aurkeztu ahal izango dira lanak hondakinen gaikako bilketa sustatzeko helburuarekin. Lehiaketan parte hartzeko aukeratzen diren lanak (24) San Marko Mankomunitateko espazio publiko desberdinen eskaileratan jarriko dira ikusgai 2019ko apiril eta maiatza bitartean.
• Oinarriak ikusi nahi baldin badituzu: https://eskalasanmarko.eus/oinarriak/

• Gogoratu, lanak aurkezteko epea: 2019ko otsailaren 28a

GAIKAKO BILKETA ELKARTE GASTRONOMIKOETAN

GAIKAKO BILKETA ELKARTE GASTRONOMIKOETAN

Euskal Herriko edozein eskualdeko bizi sozialean presentzia garrantzitsua izaten dute elkarte gastronomikoek, baita Bidasoa Behean ere. Lokal hauetan birziklatzeko jarrera jaitsi egiten denaren susmoa hartuta, Txingudiko Zerbitzuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumena eta Obra Hidraulikoak Departamentuarekin elkarlanean, ingurumen sentsibilizazio kanpaina bat egiten ari da Artelatz Ingurumen Zerbitzuak S.L. enpresarekin. Kanpaina honen bitartez, hondakinen prebentzioa, berrerabilpena eta gaikako bilketa sustatu nahi dira Irun eta Hondarribiko 53 elkarteetan.

Kanpainaren lehen fasean, elkarte guztiekin harremanetan jartzea izan da lehen lana, ondoren euren hondakinak kudeatzeko sistema jasangarriago bat martxan jartzeko interesdunak bisitatu eta beharrezkoak dituzten baliabidez hornitzeko. Banatu den materiala ondorengoa izan da: soberan geratzen den janaria etxera eramateko ontziak; beiraren gaikako bilketarako 120 litroko edukiontzi berdeak (vacri sistemarekin, halako sistema daukan edukiontzirik gertu balego); papera eta kartoizko hondakinak biltzeko 90 litroko edukiontzi urdina; plastikozko, metalezko, egurrezko eta brik motako ontziak biltzeko 90 eta 30 litrotako edukiontzi horiak; materia organikoa biltzeko 10 eta 50 litroko edukiontziak, 10 litroko poltsa konpostagarriarekin eta kaleko edukiontzi marroiak irekitzeko txartelarekin batera; olioa gaika biltzeko inbutuak; eta gaikako bilketaren inguruan informatzeko euskarri grafikoak elkartean ikusgai jartzeko.

Kanpainan Hondarribiko 11 elkartek eta Irungo beste 27 elkartek eman dute izena, hau da, elkarte guztien %72ak. Otsailean zehar Artelatz Ingurumen Zerbitzuak SL berriz pasako da 38 elkarteetatik eta “in situ” egiaztatuko du sistema berriaren ezartze maila, hala nola, haietako bakoitzean sortutako arazoak identifikatuko ditu konponbide bat emateko asmoz.

Hondakinen prebentzioa elkarte gastronomikoetan

Hondakinen prebentzioa elkarte gastronomikoetan

Irunen eta Hondarribian 60 elkarte inguru daude sukalde eta jangelarekin. Herritar kopuru altua mugitzen da haien inguruan eta sortzen duten hiri-hondakin kantitatea ere garrantzitsua da.

Txingudiko Zerbitzuak erakundeak kanpaina berezia jarri du abian Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz bi udalerri hauetako elkarte gastronomikoetan hiri-hondakinen prebentzioa eta birziklapena sustatzeko.

Artelatzeko ingurumen teknikariek elkarte guztiak bisitatuko dituzte urrian zehar haien arduradunekin elkartuz. Bakoitzaren egoera ezagutuko dute lehenik, bertako hondakinen kudeaketa hobetzeko proposamenak luzatu ahal izateko. Helburu nagusia hondakin gutxiago sortzea eta elikagaien xahutzea saihestea izango da: janari-hondarrak aprobetxatzeko ontziak banatuz edota bilduki gutxiagoko produktuak proposatuz… Bestalde, sortutako hondakin guztien gaikako bilketa ondo egiteko laguntza eskainiko da, aholkularitza eta baliabide materialen bitartez (kuboak, poltsak…).

Iritsi da Bioterra, udako festa ekologikoa!

Iritsi da Bioterra, udako festa ekologikoa!

“Iritsi da Bioterra, Udako festa ekologikoa! Horrela aurkezten da Bioterra 2018. Produktu ekologikoak, bioeraikuntza, energia berriztagarriak eta kontsumo arduratsuari buruzko azoka antolatuko da FICOBAn ekainaren 1, 2 eta 3an. Bertan, Artelatz Ingurumen Zerbitzuak SL-k EXPORETRETE erakusketa ibiltaria, gaur egungoa eta parte-hartzailea, kudeatuko du Txingudiko Zerbitzuak-en eskutik eta helburua herritarrek saneamendu-sarearen kontsumo arduratsu bat egitea da.

6 gune desberdin dituen 55 metro koadroko iglu txuri bat da. Bertan, toallita hezeen gunea, komun-ontzia eta bertatik botatzen diren hondakinen gunea, kutsatzaile emergenteen panelaren gunea, koipe eta olioak ematen dituzten arazoak azaltzen duen espazioa eta azkenik, materia organikoaren isurketek saneamendu-sarean eragiten dituzten arazoen txokoa daude. Bideoak, jolasak eta elkarrekintzarako objektuek bisita atsegina, argigarria eta bitxia egiten dute.

Bermeoko ostalaritzan birziklapena sustatzen

Bermeoko ostalaritzan birziklapena sustatzen

Bermeoko Udalak, Ecovidriorekin batera, herrian gehiago eta hobeto birziklatzeko, komunikazio kanpaina pertsonalizatu bat jarri zuen martxan. Ostalari guztiek beirazko ontziak modu arduratsu eta egoki batean sailkatzera animatuz eta dagozkien edukiontzi berdean uzteko asmotan.

Ingurumen hezitzaile bat izan zen establezimendu guztiak bisitatzen maiatzaren 14tik 18ra bitartean. Beraien parte hartzeak beiraren birziklapenaren zikloan duen garrantzia gogorarazteko, honek dituen ingurumen onurak adierazteko eta edukiontzi berdean zer utzi daitekeen eta zer ez azaltzeko.

Beirazko ontziak igluraino eramateko kuborik ez zuten ostalariei, aukera eman zitzaien 40 litroko edo 90 litroko (ale-hop) kuboak eskatzeko. Guztira 90 litroko 21 kubo banatu ziren eta 40 litroko 11 kubo.