Berriak - Artelatz

Parketxeak: Gipuzkoako natura eta kultur-ondarearen erakusleak

Gipuzkoako Parketxe Sarea osatzen duten parketxeek, Gipuzkoako Natura Parkeetako natura eta kultur-ondarearen erakusleak dira. Uda honetan aukera paregabea duzu bertaratzeko! Arditurriko Parketxea, mendeetako historia duten meategiak Aiako Harriko Natura Parkeak, bai lurrazalean zein lurraren azpian, balio handiko ondarea jasotzen du, eta hura ezagutaraztea helburu duten ekintzak eskaintzen dira. Horiek, erromatarren garaiko meatzeak bisitatuz, monumentu megalitikoen […]

Birziklabirintoaren bigarren edizio arrakastatsua Garbera Merkatal Zentroan

Uztaileko lehenengo hamabostaldian, aurrez Donostiako Easo plazan arrakasta izan ondoren, Birziklabirintoa Garbera Merkatal Zentrora eraman zen, bertan, plastikozko ontziak, beirazko ontziak eta paper eta kartoizko ontziak zuzen bereizteko nozioak nonahi zabaldu zirelarik. Beste behin ere, oso arrakastatsua izan da eta hiritarrek oso harrera ona egin diote, izan ere, 18.000 bisitaritik gora jaso ditu. Kanpaina, Garbera […]

Birziklabirintoa Garbera Merkatal Zentroan izango da uztailaren 1etik 16ra

Donostiako Easo Plazan izandako arrakastaren ondoren, Birziklabirintoa Garbera Merkatal Zentrora eraman da, bertaratzen direnei birziklapenaren inguruko zalantzak argitu eta ingurumenaren zainketaren inguruko ezagutza zabaltzeko. Kanpaina hau, Garbera Merkatal Zentroaz gain, ¬†San Marko Mankomunitatea, Ecovidrio eta Ecoembes-ek babesten dute eta oraingoan ere, Bera-Bera eskubaloi taldea izango da kanpainaren irudia. Egurrezko palet eta birziklatutako materialekin egindako labirinto […]

ZiSare programan parte hartu duten 15 ikastetxek 9 hilabetetan 4 tona biohondakin konpost bihurtu dute

Ikasturte honetan guztira 4 tona biohondakin konpost bihurtu dute ZiSare programan parte hartzen duten Behe Bidasoa eta Urolako Kostako ikastetxeetan. Programa honek hondakinen murrizketan sentsibilizatzea du helburu, ikuspuntu didaktikoa ahaztu gabe. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak enpresaren laguntzaz, Urola Kosta eta Txingudiko mankomunitateek ikastetxeetan biohondakinak konpostajearen bidez kudeatzeko sistema martxan jartzeko aukera eskaini […]

V. Arditurri egunerako goiz zoragarri bat igarotzeko jarduera ugari antolatu dira

Urtero lez, aurten ere Arditurri eguna ospatuko da uztailaren 10ean Arditurriko Parketxean, Oiartzunen. Egun berezi honetarako, jarduera bereziak antolatu dira, goiz zoragarri bat pasatzeko aukera eskainiz. Bosgarren edizio honetan, gonbidatu bereziak izango dira Arditurrin izan ere Irrien Lagunek giro aparta jarriko dute, lehenik jolasak dinamizatuz (11:30ean) eta ondoren kanta eta dantza saioarekin (12:30ean). Goizean zehar¬† […]