Berriak - Artelatz

Ekoshopper: erosketa jasangarri baten aldeko aholkularitza

  Erosketa jasangarri batek 1.000 tona hondakin aurreztuko lituzke urtero Sanmarko Mankomunitatean. Ekoshopper aholkularitza zerbitzua erabiltzekotan erosketa jasangarriago bat egingo genuke eta urtean Mankomunitatearen eremuan 1.000 tna hondakin inguru aurreztea lortuko genuke. 2012ko lehenengo hilabeteetan Sanmarkok Ekoshopper hondakinen prebentziorako kanpaina abian jartzeko enkargua egin zion Artelatzi. Ikerketa hau garatzeko Mankomunitatearen eremuko 100 familiek hartu zuten […]

Olaiaren erronka birziklatzeko kanpaina arrakastatsua

  Urte hasieran, San Marko Mankomunitateak, Ecoembesek eta Ecovidriok -Artelatz antolakuntzaz arduratu zen- abian jarri zuten Olaiaren erronka, herritarren artean birziklapenaren kultura sustatzeko kanpaina berritzailea. Hilabete batean zehar Sanmarko Mankomunitatea osatzen dute 10 udalerrietako biztanleek ekintza honen berri izan zuten. Bikote protagonistak 30 metro karratuko apartamentu batean bizitza egin zuten herritarren aurrean Donostian, Pasai Antxon, […]

San Marko Mankomunitateak ingurumen kanpaina abian jarri du

  San Marko Mankomunitateko Lehen Hezkuntzako eskola guztiei zuzendutako kanpaina abian jarri da 2011-2012 kurtsoan. “Murriztu, zirt edo zart” lelopean 66 ikastetxeetako 3.000 ikasle inguruk hartu dute parte ekintza berritzaile honetan. Mankomunitateko 10 udalerrietako ikastetxe bakoitzak Lehen Hezkuntzako 3 ziklotik hautatutako maila bateko irakasleak, gurasoak eta ikasleak dira ingurumen-hezkuntzako kanpaina honen zuzeneko hartzaileak. Eskola-komunitatea jokabide-ohiturak […]

Urriak 1. JENTILAK ERROTATXON, Ataungo Barandiaran Museoan

2011ko urriaren 1ean Jentilak Errotatxon izeneko eguna ospatuko da Ataungo Barandiaran Museoan, Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Ataungo Udalak antolatuta, Jentilen etorrerako lantaldea eta Atauniker elkartearen lankidetzaz. Egitarau interesgarria eskainiko da, jarduera guztiak doakoak izanik. Goizeko 9:30ean San Martin elizaren bisita gidatua egindo da, bertan dagoen organo barrokoa ikusteko aukerarekin. 10:00etan Mitologia ibilaldi gidatua berezia […]

Urriak 23. Leitzarango I. Argazki Rally Digitala

  Eguna: Urriak 23 Izen ematea:Leitzaran Bisitarien Etxean, Otieta parkea (Andoain) Orduak: Izena emateko goizeko 9:00etatik 10:30etara. Memoria txartelak jasotzeko 13:00etatik 14:00etara. Parte hartzea: Doakoa eta bi mailatan banatuko da. 16 urtetik beherakoak eta 16 urtetik gorakoak.   Lehiaketa-oinarriak KLIK baten truke 225 euro irabazi ditzakezu! Anima zaitez!!!