Ingurumen hezkuntza

Parketxeak Aste Santurako planez gainezka

Aste Santua bertan daukagu eta parketxeetan eskaintza berezia prestatu dugu oporraldi honetan zehar bisitatu nahi dituen ororentzako.

Oiartzunen dagoen Arditurriko parketxeak (Aiako harria natura parkean) bertan habiak egiten dituzten sai arreen bizimodua eta ohiturak ezagutzeko irteera gidatua antolatu du apirilaren 28rako (igandea). Bezperan, apirilaren 27an, tren berdea eta meategiko bisita uztartuz goiz pasa ederra egiteko aukera ere izango da. Egun horietan gerturatu ezin dutenentzat, meategiak bisitatzeko aukera izango da egunero.

Aralarko Parketxe Hedatuari dagokionez, Ataungo Barandiaran Museoan, batetik, antigoaleko errota eta zerrategira bisitak izango dira, bai Aste Santuan bai Pazko Astean zehar (egunero, asteartean izan ezik), eta bestetik, Jentilen artean iparra aurkitu nahian mitologia orientazio jolasa egingo da apirilaren 20an, larunbatez. Lizarrustiko parketxearen kasuan, Aralarko paisaia kulturalak ezagutzeko ibilaldi gidatuak antolatuko dira (aurre erreserbarekin).

Aizkorri-Aratz Natura Parkeko bi parketxeetan ere badira planak. Zegamako Anduetza parketxean, San Adrian, denboran zehar igarobidea irteera gidatua burutuko da apirilaren 20an, Aldaolako aparkalekutik abiatuta. Halaber, txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia egongo da apirilaren 27an.

Azkenik, Arantzazuko parketxean (OƱati) bisita gidatuak izango dira ostegunetik astelehenera eta, bestalde, apirilaren 20an eta 27an Gaztagintzaren sekretuak jarduera ospatuko da Gomiztegiko artzain eskolan, ibilbide irisgarritik txango txiki bat egin ostean, instalakuntzak bisitatuko dira eta gazta-dastaketa batekin amaituko da jarduera.

Iruzkina gehitu