Hondakinak

Ekoizle handiek sortutako materia organikoa bereizteko kanpaina Basaurin

2012. urtetik Basaurik lanean dihardu edukiontzi marroiaren bitartez jasotzen den materia organikoaren gaikako bilketa handiagoa eta hobeagoa izateko. Herritar guztiei zuzenduriko kanpainak egin ditu fase desberdinetan eta lurralde guztian zehar, eta orain, aurre ikerketa bat egin ostean, kanpaina espezifiko bat bideratu du ekoizle handiei zuzendutakoa.

Guztira, 72 establezimendu bisitatu dira, eta hauen artean aipagarrienak 16 ikastetxe, 23 jatetxe, 17 fruta-denda eta 11 supermerkatu izan dira. 72 establezimenduetatik % 60k bere kabuz eman du izena zerbitzu honetan eta beste % 10ak laster egin dezakeela uste da. Ikastetxeen artean emaitza ezinhobea izan da non ikastetxe bakarrak erabaki duen ez parte-hartzea, eta fruta-denda eta supermerkatuetan oso ona non parte-hartzea % 65era iritsi den.

Bigarren bisita batean bilketa erosoagoa eta eraginkorragoa izan dadin beharrezko materiala banatu zaie, edukiontzi eta poltsa konpostagarriak hain zuzen ere.

Kanpaina beste komunikazio ekintza batzuez lagunduta etorri da, kaleetako euskarri informatzaileetan kartelak jarri dira, erakusleihoetan jartzeko eranskailuak eskaini zaizkie dendariei, udalaren webgunean informazioa jarri da eskuragarri eta doako telefono bat zalantzak argitzeko.

Kanpaina herriko kaleetan zehar egindako bi saio informatzaileekin amaitu da. Bi ingurumen hezitzailek jardun dute herritarrei informatzen nola eman dezaketen izena materia organikoaren gaikako bilketan parte hartzeko. Jarduera hauetan, 400 poltsa konpost banatu dira eta baita iman informatiboak ere.

Iruzkina gehitu