Hondakinak

Beste lau totem Urola aldera

Artelatzen faktoriatik beste lau hondakin-totem atera dira Urola Erdiko mankomunitaterantz. Zurezko paletak berrerabiliz eraikitako egitura berezi hauetan, birziklapen-linea horiko eta beirazko hondakin errealak itsasten ditugu, informazio panel inprimatuekin batera.
Herritarrei informazio argia eskaintzeko eta haien zalantzak argitzeko baliabide eraginkorrak dira totemak. Urola Erdiko mankomunitatea osatzen duten udalerrietako kaleetan ipiniko dira; ikusgarriak izanik, herritarren arreta erraz bereganatzen dute. Egitura sendoak dira baina lekuz aldatzeko pentsatuak daude, irismen-gaitasuna nabarmenki handituz.
Edukiontzi horian jasotzen diren hondakinekin sortzen direnez zalantza gehien, 200 hondakin erreal baino gehiago jartzen ditugu totem hori bakoitzean. Totem berdean aldiz, beirazko 60 hondakin inguru jartzen ditugu erakusgai, beste bilketa batzuen inguruko informazio panelekin batera.
Artelatzen sortu eta ekoiztutako produktu honek oso harrera ona izaten ari da, orain arte jasotako balorazioak oso positiboak izanik. Ekoizpen-lanekin jarraitzen dugu, eskari berriak jasotzen ari baikara.
Urola Erdiko Mankomunitaea, Ecoembes eta Ecovidrio erakundeei esker garatu da ekimen hau.

Iruzkina gehitu