Munduko populazio guztiak behar luke hondakin uren saneamendu eta garbiketara bidezko irismena, gorozkiak aire librean egiteari amaiera emateko, eta egoera ahulenean dauden pertsonei arreta berezia jarriz.

Txingudiko Zerbitzuak, Behe Bidasoako eskualdeko uraren ziklo integralaren kuadeaketaren arduradun izanik herritarrak kontzientziatu nahi ditu, nahi baino jokaera-ohitura desegoki gehiago gertatzen baitira eta horren. Horrela, arazo larriak sortzen dira herritarrek komuna zakarrontzi modura erabiltzearen eraginez.

Artelatz Ingurumen Zerbitzuak SL enpresa arduratu da EXPO-RETRETE izeneko erakusketa ibiltaria ekoizteaz; bere helburua, herritarrak saneamendu-sarearen erabilera egokiaz kontzientziatzea da. EXPO-RETRETE 2017ko ekainaren 2an zabalduko da BIOTERRA produktu ekologiko, bioeraikuntza, energia berriztagarri eta kontsumo arduratsuaren azoka berezian, FICOBAn (Irun).

EXPO-RETRETE erakusketak bederatzi erakusketa-txoko ditu eta modu parte-hartzailean lantzen dituen gaien artean: uraren ziklo integrala, komuna zakarrontzi modura erabiltzearen arazoa eta saneamendu-sarearen mantenua. Zenbait osagai komunetik edo arraskatik botatzearen tratamendu zehaztua egiten du, hala nola: toailatxo hezeak, janari-hondarrak, suspertzen ari diren kutsatzaileak (botikak eta etxeko hondakin toxikoak), gantzak eta olioak.

Erakusketara hurbiltzen diren herritarrek beraien etxebizitza (Irungoak eta Hondarribiakoak) aurkitzeko aukera izango dute, bai hornidura-sarean bai saneamenduan, komun batean eseri eta egunero-egunero komunetik botatzen ditugun hondakin solido kantitateaz ohartuko dira; izaera ezberdineko toailatxo hezeekin eta komuneko paper hezearekin frogak egiteko aukera izango dute; arratoien arazoa ezagutu eta gurekin jolas egin puzzleak eginaz, saneamendu-sareko hodien diametro erreala kalkulatu, giza gorputzean produktu kutsagarriak irudikatzen dituzten imanak jarri, ponpaketa estazioetan solidoak nola ateratzen diren ikusi bideoetan, sareko filtrazioak nola konpontzen diren… Azken finean, herritarrei oraindik ezezaguna den gai bat gerturatu.