Artelatzen eskutik Bilboko bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako zentroek etxean sortzen diren hondakinen gaikako bilketaren inguruko kontzientziazio eta sentsibilizazio kanpainan parte hartzen dihardute. Zehazki, 16-18 urte bitarteko 1800 neska-mutiko baino gehiago ari dira etxeko hondakinen birziklapen edukietan murgiltzen. Ekimenaren erakunde bultzatzaileen aldetik (BIlboko Udaletxeko Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saila, Ecoembes eta Ecovidrio) eskola komunitatean jarri dira fokoak, honek eguneroko ingurumen gaiekiko duten lotura dela eta, izan gertutasun kurrikularragatik edota lekuan lekuko proiektuetan parte hartzea dela eta. Hezkuntza maila hauetan arreta jarri izanaren arrazoia, gazte hauen esparru pertsonal eta profesionaletan izan ohi dituzten kontsumo errealetako jarraibideekiko gertutasuna izan da, gertutasun horren ondorioz eman daitezkeen ohitura-aldaketak oinarri hartuta, betiere ingurumen bikaintasunari begira. Kanpaina otsailaren 13an hasi zen eta martxoaren 31ean amaituko da.

ETXERA ERAMATEKO 1800 IMAN: errealitate areagotua etxeetan. Imanek kanpainako hiru edukiontzien inguruko informazio orokor bat dute. Keinua eta berritasuna errealitate areagotuaren bitartez gehitzen den informazioaren harira datoz, zeinaren bidez ikaslegoaren konplizitatea bilatzen den, Bilboko etxebizitzetan hondakinen bereizketaren gaia sartzea bermatuz.