Bosgarren urtez jarraian txondorra piztu da Arditurrin, Aiako Harria Natura Parkeko basoetan hain garrantzitsua izan den ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuz. Abenduaren 17an Olentzeroren laguntzaileek ikatza hartuko dute txondorretik, kalejiraz eta ipuin kontaketa batez girotua. Abenduaren 17ra bitartean, taldeek erreserba bidez txondorra bisitatzeko aukera izango dute. Abenduaren 4, 6, 8 eta 10ean, Txu Txu Trenak gerturatuko du jendea Arditurrira, meategiaz eta txondorraz gozatzera. Hurbil zaitez Arditurrira, ez zara damutuko!

Anduetza Parketxean ere jarduera ederrak egingo dira abenduan. Olentzero, azken jentila, Anduetza Parketxera hurbilduko da abenduaren 17 eta 18an. Bere inguruko istorioak kontatuko dizkie haurrei eta talo tailerra egingo du haiekin gero, giro goxo ederrean.

Aralarko Parketxean ere ez da aspertzeko betarik izango. Abenduko zubian plan ederrrak eskainiko dira Barandiaran Museoan eta abenduaren 18an, igandearekin, Jentilak eta Olentzero ibilaldi mitologikoa ospatuko da Lizarrustiko Parketxetik abiatuta. Mundu mitologikoan murgiltzeko aukera aparta beraz.